Hernani eta bere herritarrak, Korrikaren lekukoa hartzeko prest

Duela bi urte, 2017an, euskararen aldeko lasterketa Urnietatik iritsi zen Hernanira. / MARÍA
Duela bi urte, 2017an, euskararen aldeko lasterketa Urnietatik iritsi zen Hernanira. / MARÍA

Gaur goizaldeko 1:24ak aldera, euskararen aldeko lasterketaren aurtengo edizioa Zinkoeneara iritsiko da Astigarragatik

MARÍA CORTÉS HERNANI.

Pasa den astean abiatu zen aurtengo Korrikaren edizioa Garestik eta gaur goizaldean iritsiko da Urumea bailarara. Euskararen aldeko lasterketa bere bidea egiten ari da eta goizaldean Astigarragatik Hernanira irtsiko da, Zinkoeneara, 01:24ean. Ondoren, Urnietara joko du 02:03ean.

Aurretik, hala ere, herritarrek hartuko dute parte gaur, egun guztian zehar, antolatu diren ekintzetan, festa giroan itxoingo baitute Korrika etorrera.

Hernaniren kasuan, goizean txikien momentua izango da. 10:15ean, Mikrokorrika ospatuko da, Haurreskolatik. Ondoren, 11:00etan, Korrika Txikiaren hasiera izango da, atletismo pistatik hasi eta Gudarien plazaraino. Ereñotzuko Txirrita ikastetxeko ikasleek ere hartuko dute parte. Eguedian berriz, Korrika Gaztea, Tellerigainen hasi eta Plazaraino. Eta arratsaldean jarraituko dute, 16:00etan, Dinokorrikarekin, Sandiusterritik aterata. Azkenik, 19:30ean, Kilimak taldeak kontzertua eskainiko du Tilosetan.

Ibilbidea

Esan bezala, Korrika Zinkoeneatik sartuko da Hernanira. Bertan izango dira Gizarte Berrikuntzako LHII-koak lekuko hartzeko. Ondoren, Floridara eta handik haurreskolara, igerilekutik Meabeko bidegurutzera. Korrikak jarraituko du Urbieta kaletik, handik Txirrita kalera, Orbegozoko izkinera arte -Izpizua kaletik gora eta ezkerrera-, lasterketa Victor Hugo izkinera joku du. Eta AEK-n lekukoa hartu ondoren, Gudarien plazara joango dira. Plazatik Zinkoenea bidea hartu -Andre kaletik-, eta berriro gora, Nagusitik, Gudarien plazara. Urumea ikastolak hartuko du lekukoa, eta Txantxillako errotondara iritsi ondoren, Institutuko semaforora, handik Urnietako bidea hartzeko.

Ibilbidean zehar herriko ikastetxe, erakunde eta bestelako elkarteek parte hartuko dute.