Hernani Arraun Elkarteko mutil infantilek Federazio Saria irabazi zuten Pasaian

Mutil infantilak Pasaian, txapelketako Federazio sariarekin. /
Mutil infantilak Pasaian, txapelketako Federazio sariarekin.

Asteburu honetan Euskadiko Batel Txapelketa jokatu da

HERNANI.

Hernaniko Arraun Elkartetik adierazi duten bezala, «duela bi aste jokatu genituen Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldiak, eta gure ontziak podiumetik kanpo geratu diren arren, pozik gaude gaztetxoek emandako aurrerapauso eta emaitzekin».

Joan den asteburuan, berriz, Gipuzkoako Batel Txapelketan parte hartu zuten, Pasaian, eta «gure batelek oso lan txukuna egin zuten. Larunbatean sailkatze estropadak izan ziren, eta, igandean, finalak eta kontsolazioa txandak (Federazio Sariak). Azken jardunaldi hau euripean joan zen, baina mailari eutsi zioten gure ontziek, eta mutil infantilak etxeratu ziren sariarekin, Federazio Saria irabazita».

Euskadiko Batel Txapelketa

Asteburu honetan Euskadiko Batel Txapelketan izango dira hernaniarrak, Legution. Neska absolutuen batelak ere parte hartuko du txapelketan, ligan egindako bi estropadetan emaitza politak lortu ostean.