Borrar
JUANFER
'Gure etxean zaude! Zaindu'

Hernani

'Gure etxean zaude! Zaindu'

Miércoles, 29 de enero 2025, 20:41

Astigarragako eta Hernaniko Udalek aurten ere bat egin dute kanpaina bateratua egiteko. 'Gure etxean zaude, zaindu!' da aurtengo kanpainaren leloa, eta horrekin adierazi nahi dute bisitariei ongietorria ematen dietela, baina herria eta herritarrak zaindu eta errespetuzko jarrerak izatea eskatzen dietela. Lanpas bat erabiltzen du kanpainak irudi gisa, etxe batera sartzen denak aurkitu ohi duen elementu bat delako, herrietako sarrerako atearen metafora gisa. Aurtengo mezuak arduratsu izateko deia egiten du, baina zaintza hitza erabiliz. «Eskaera bat da, etxera ongietorria ematen dizun norbaitek egina. Herritarren ahotsa da, lehen pertsonan. Zuzenean esaldiaren subjektu bihurtzen ditu herritarrak. Oso hitz gutxitan jartzen ditu mahai gainean elkarbizitza arazoa eta ardura pertsonalerako deia», adierazi zuten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Gure etxean zaude! Zaindu'