Gaurtik igandera bitartean ospatuko dira San Antonio jaiak Ereñotzun

HERNANI.

Gaur emango zaie hasiera Ereñotzuko San Antonio jaiei eta igandera arte ospatuko dira. Jaien hasiera Ozenki abes batzak emango du gaur, eguerdiko 12:00etan, suziriak jaurtiz. Jarraian, hainbat ekintza egingo dira; besteak beste, herri kirolak eta bertso saioa. Ostegunari bukaera emateko, iluntzeko 20:00etan afaria egingo da frontoian.

Eta bihar, hilak 14, Txirrita ikastetxeko ikasleen kurtso amaierako jaialdiarekin hasiko da. Eguna amaitzeko, 00:30 etan, Guda Dantzak eta dj DZk girotuko dute gaua. Larunbatean berriz, puzgarriak egongo dira etxeko txikien-tzat, bola eta toka ere bai, eta bizikleta freestyle erakustaldia. Gauean, Laiotz taldea ariko da.

Igandean, goizean goizetik txistulariak. Eta arratsaldean, bertsolariak. Jaiei amaiera emateko, errifaren zozketa egin eta suziriak jaurtiko dira.