Gaur amaitzen da Ainara Lasa Pérez argazkilariaren 'Fotosintesia' erakusketa

Ainara Lasak egindako argazkiak Biteriko gelan. /  JUANFER
Ainara Lasak egindako argazkiak Biteriko gelan. / JUANFER

Biteri kultur etxean dago kokatuta eta 2013tik 2017ra ateratako argazki batzuk biltzen ditu

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO HERNANI.

Ainara Lasaren 'Fotosintesia' erakusketa ikusgai egon da Biteriko kultur etxean gaur arte. 'Fotosintesia' deitu dio 2013tik 2017ra bitartean egindako argazkietako ba- tzuk aukeratuta sortutako lanari: «amaitu gabe dagoen, mugimenduan jarraitzen duen eta, aldi berean, geldiunea proposatzen duen prozesua» erakusten du bertan, sei ataletan banatutako 40 argazkirekin.

«Gorputzetik eta paisaietatik abiatuz, ilusionismo ariketa baten bidez, errealitate berriak proposatzen dituen lana da. Inguruari begiratuta, azkeneko urte hauetan eta bizi ditugun eta bizi gaituzten gatazkei lotuta, askotan sumatzen dudan noraez, kezka eta paralisiari erantzun bat emateko beharraren bulkadatik sortutako proposamena da. Errealitateak aldatzeko daukagun gaitasunaz, mugitzeak gugan uzten duen arrastoaz, pentsaezinak ziren errealitate berriak sortzeko daukagun indarraz gogoeta egiteko», azaldu zuen Lasak.

Lan hau «inguruari begiratuta» sortu du Lasak. «Inguruan ilun eta aldagaitz ikusten dugun hori iraul-tzeko jarrera» hartu du Lasak lanarekin; «heztera eramango gaitu». Horregatik deitu dio 'Fotosintesia', hain zuzen, «hazkuntzarako behar duten materia organiko bihurtzen dute materia ez organikoa landareek, algek eta bakteriek, fotosintesiaren bidez».

Lan hau da sortzen eta, era berean, desegiten ari den zerbait; ikusgaia denaren eta ez denaren arteko espazioa.«Argazkien erregistrotik abiatuta ere, argazkietako askotan ia argazkia izateari utzi dion irudi bat, kasik margo bihurtu dena askotan. Eta era berean, jolas bat da; mugikorrarekin egindako argazkietatik abiatuta eta norabide zehatzik gabe sortzen joan naizena; baina zentzu bat bazeukana. Lan hau da mundu oniriko bat, irudikatzeko, beste mundu batzuk posible direla», dio Ainara Lasak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos