Borrar

Hernani

'Ezkutatu diguten historia' hitzaldia, bihar arratsaldean Biteri kultur etxean

El Diario Vasco

hernani.

Martes, 6 de mayo 2025, 20:00

Bihar, Errotzenek antolatuta, Biterin ospatuko dute arratsaldeko 19:00etan 'Ezkutatu diguten historia' hitzaldia. Mahai gainean jarriko dira: 'Zein da iritsi zaigun errelatua?' eta 'Nori egiten dio mesede euskal lurraldetasunaren aldarria ukatzeak?' bezalako galderak.

Historialarien lana narrazio bat sortzea da. Estatu bat izateak historia edukitzeko aukera ematen du. «Ildo narratibo bat jartzen du historialarien eskura; guk ez daukaguna. Era berean, historiaren transmisiorako baliabide nagusiak historiografia eta ospakizunak dira. Bi horiek ere besteen esku egon dira eta oraindik ere hala daude».

Bi dira hitzaldiaren helburuak: batetik, garai ezberdinetan historiografia ofizialak euskal herritarren eta Euskal Herriaren kontakizuna nola eraiki eta eskaini nahi duen irudia zein den aztertu nahi da. Bestetik, ospatzen diren gertakari historikoak zergatik ospatzen diren azaldu nahi dute, boterearen tresna gisa erabiltzen baitira.

«Historiografia ofizialak boterearen ikuspegitik idatzitako errelatuak kontatzen ditu gehienetan, estatu-testuinguru historiko eta ideologiko batean eraikita baitaude. Hori dela eta, Euskal Herria estatuen identitateen logikan kokatzen dute errelatoek. Ikuspegi ideologiko jakin batetik eraikita dagoenez, honek, gure ikusteko modua baldintzatzen du. Historia modu partzialean aurkezten da».

Era berean, bi estimulori erantzuten diete gertaera historikoen ospakizunek. Batetik, gai zehatz bat hautatzeak motibazio politiko bati erantzuten dio. Antolatzen diren ekitaldiek, «asmo politiko argiak izaten dituzte, eta posizio jakin bat indartzeko, gobernua legitimatzeko, lorpen batzuk ospatzeko eta herritarrak bateratzeko erabiltzen dira. Ospakizunek, diskurtso politikoari forma emateko eta nortasun kolektiboa moldatzeko balio dute».

Bestetik, hirugarren sektoreko esparru ezberdinak dinamizatu, eta etekin sozio ekonomikoak ateratzen dituzte. Horretarako hedabideek beren tokia hartzen dute. Sinplifikatua eta aseptikoa izaten da gizartera iristen den bertsioa».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Ezkutatu diguten historia' hitzaldia, bihar arratsaldean Biteri kultur etxean