Euskararen aldeko korrikalari txikiak atzo goizean atera ziren

Eguna girotu zuten atzo txikienek eta nagusienek Hernanin. /  JUANFER
Eguna girotu zuten atzo txikienek eta nagusienek Hernanin. / JUANFER

Adin guztietan gozatu ahal izan zen herrian aurtengo edizioaren Korrikaz

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO HERNANI.

Tipi tapa, tipi tapa iritsi zen egunsentian Korrika Urumea bailarara. Baina horren aurretik, eguna girotu zuten txikienek eta nagusienek, izan ere, Hernanin gaztetxoak goizean atera ziren korrika egitera.

Adin guztietan gozatu ahal izan zen Korrikaz atzo. Hernaniko Haur Eskolako neska-mutilak izan ziren goiztiarrenak, Mikrokorrikan parte hartuz. Ondoren, Korrika Txikia hasi zen atletismo pista ingurutik, eta Plazan eman zitzaion bukaera, lekukoa herriko eskoletako ikasleen eskuetatik pasa ondoren. Bertan hartu zuten parte, baita ere, Ereñotzuko Txirrita Eskolako gaztetxoek.

Korrika Gaztearekin eman zitzaion bukaera goizari.

Eguerdiko 12:30etan abiatu zen Tellerigainetik eta herriko kaleak zeharkatu ondoren Plazan bukatu zen. Adinekoek ere izan zuten beraien Korrika propioa: Dinokorrika. Euskararen aldeko lasterketa saio txiki hauekin girotu zen atzoko eguna.