Euskal komunitate kulturanitzari buruzko hitzaldia, Petra Elserren eskutik

Petra Elser./
Petra Elser.

HERNANI.

Banaiz Bagara elkartea 2009an sortu zen, jatorri ezberdinetako pertsonen artean euskeraz bizitzeko aukera sor-tzeko. Bertako zuzendaria da Petra Elser, jatorriz Frankfurt-ekoa (Alemania), eta Euskara Ari Duk antolatuta, hitzaldia emango du astelehenean, 19:00etan Biterin. Euskal iruditegia kolektiboaren premiari buruz hitz egingo du.

Petra Elser Frankfurten jaioa da, baina urteak daramatza Euskal Herrian. Kartzelan ikasi zuen euskaraz, eta behin handik aterata, itzulpengintzan jardun izan da literatura-lanak euskaratik alemanierara itzultzen, besteak beste, Sarrionandiaren 'Lagun izoztua', azaldu dute Euskara Ari Duk elkartekoek. Gainera, «emakumea, ama, langilea, atzerritarra eta euskalduna izatea ez omen zen erraza izan hasieran, baina Euskal Herrian bere lekua eta identitatea baldintza horietan bilatu omen zituen. Esperientzia eta bizipen horietatik abiatuta sortu Banaiz Bagera Elkartea Urnietan. Izan ere, euskara eta migrazioa lotzen diren eremuan sekulako hutsunea sentitzen zuen, eta elkartearen bidez, zenbait jatorritako pertsonen artean euskaraz bizitzeko aukera gehiago sortu nahi izan zituen».

Elserrek azaldu duenez, «lan guzti hori baliagarria izan zi-tzaion Euskal Herriak nortasun-elementu berri bat irudikatzeko beharra zuela ondorioztatzeko, gizarteko elementu guztiak, pertsona guztiak, aintzat hartuko zituena. Nola ez, iruditeria horrek euskaraz izan behar zuela ere ondorioztatu zuen, euskarak ematen baitio gure herriari nortasuna». Horien eta beste askoren inguruan arituko zaigu Euskara ari du Kultur Elkarteak astelehenerako, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxean antolatutako 'Nik zugatik eta zuk nigatik. Nola eraiki euskal komunitate kulturanitza?', hitzaldiaren baitan. Hernaniar guztiak gonbidatuta daude.