Borrar
Biteri kanpoan elkartu ziren eta Liburutegiko balkoian jarri zuten ikusgai erronkalari kopuru eguneratua. Hamaiketakoaren ostean, kale-poesian aritu ziren.
121 erronkalari gehiago, maiatzetik aurrera

121 erronkalari gehiago, maiatzetik aurrera

Biterin egindako ekitaldiaren ondoren, kalez kale ibili ziren 'ura' ardatz duten poesiak irakurriz

MARÍA CORTÉS

HERNANI.

Martes, 8 de mayo 2018, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskara Ari Du elkartea, 'Baietz Hernanik' egitasmoaren baitan, pixkanaka ari da bidea egiten, eta hori ospatzeko, ekitaldi bat antolatu zuten larunbatean. Biteri pareko plazan bildu ziren eta hamaiketako txikia egiteaz gain, txorizo eta sagardoarekin, datuak eman eta erronkalari kopuru eguneratua iragarri zuten.

Liburutegiko balkoian jarri zuten ikusgai erronkalari kopuru osoa. Denera 408 lagunek ekin diote jada hizkuntza-ohitura aldatu, eta euskerari keinu txikiak egiteari.

Datozen hilabetetan jende gehiago batzeko asmoa daukate, eta horretarako eman daiteke izena www.euskaraaridu.eus helbidean.

Kale-poesia

Horren ondoren egin zuten, kale-poesia taldearekin elkarlanean, Ura gaiaren inguruko kale-irakurraldia. Biterin elkartu zirenen artean aukeratutako testuak banatu zituzten. Eta handik hasi zuten ibilbidea eta herrian zehar 25 testu irakurri zituzten.

Antolatzaileek kalkulatu zuten arabera, bi orduko iraupena izan zuen irakurraldiak.

Esan bezala, 'ura' izan zen irakurraldi honen gai nagusia, eta modu kolektiboan jasotako hainbat idaz-leen hogeita bost testu irakurri zituzten, urarekin lotutako bost gunetan: Urbieta kaleko kiosko zaharrean, Atarrabiyo parkean, Zinkoenea plazan, Tilosetan eta, amai-tzeko, Leokan.

Larunbateko jardunaldia buka-tzeko, bazkaria egin zuten denek elkarrekin, aurretik eskuratutako txartelak erosiz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios