Borrar

'Erabaki Hernani' prozesua bozkatzeko fasean dago sartuta

El Diario Vasco

HERNANI.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Jueves, 1 de enero 1970

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bozketa fasearen erdira iritsi da dagoeneko 'Erabaki Hernani Decide 2019' prozesua. Bi aste pasa dira bozkatzeko epea ireki zenetik, eta hainbat urrats eman dira aste hauetan.

Diptikoa etxez etxe banatu da eta herritarrak ari dira galdetegia etxean bete eta postontzietan botatzen. Aurtengo galdetegiak, proposamenaren aurrekontuaz gain, argazki eta irudiak ere jasotzen ditu. Herritarrek postontziak aurkituko dituzte Biterin, Kiroldegian, Udaletxean, Sandiusterrin, EPAn, Gaztelekuan, Ereñozuko auzo udalean, eta auzo elkarteen lokaletan.

Beste alde batetik, webgunearen bidez proposamenak bozkatzeko aukera ere badago. Internetetik bozkatzeak aukera gehiago eskain-tzen ditu, izan ere, irudiak eta aurrekontua ikusteaz gain, balorazio teknikoaren fitxa ikusteko aukera ematen du. Modu honetan, herritarrek proposamenaren inguruan informazio gehiago jasotzeko aukera dute. Horrez gain, bozketarekin batera prozesua baloratzeko aukera dago, eta bertan, herritar orok ekarpenak egin ditzake 'Erabaki Hernani' prozesua hobetzeko.

Bozketa fasearen lan garrantzi-tsuenetako bat berriz, auzoz auzo egiten diren aurkezpenak dira. Lehendabiziko bi aste hauetan 6 aurkezpen egin dira: Kaxkoa, Zikuñaga, Latsunbe Berri, Portu, Sorgintxulo eta Karabel. Aurkezpen hauekin 60 pertsonatik gora informatu dira zuzeneko saioetan bitartez. Aste honetan, zubia dela-eta ez da saio irekirik egongo, eta azken 3 saioak azaroko lehendabiziko astean egingo dira: Azaroaren 5ean, 19:30ean Lizeagan, azaroaren 7an, 19:00etan Florida-Etxeberrin eta 8an, 19:00etan Antziolan.

Amaitzeko, eta kaleko presen-tzia indartze aldera, informazio gunea ere jarri da kalean: Urriaren 11n Plaza Berrin egon zen jarrita, arratsaldez, herritarrak prozesuaz eta bozketaz informatzeko helburuarekin. Informazioa zabaltzen jarraitzeko, joan den larunbat goizean, urriaren 27an ere, kaleko postua jarrita egongo zen.

Epea

Bozkatzeko epea azaroaren 11n amaituko da, eta Hernaniko udalak herritarrak animatu nahi ditu «partaidetza prozesuaren bidez udal aurrekontuaren atal bat herritarrek erabaki dezaten».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios