Emakume bertsolarien bizipenak 'Female Improvisational Poets' liburuan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOHERNANI.

Duela egun batzuk Donostian aurkeztu zen 'Female Improvisational Poets' liburua eta aurkezpeneko protagonistetako bi Iñaki Arrieta historilari hernaniarra eta Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarra izan ziren, biak ere gelakideak Urumea Ikastolan eta Hernaniko Institutuan.

Nevadako Unibertsitateak argitaratu du ingelesez emakume bertsolarien inguruko ikerketa liburua. Xabier Irujok eta Iñaki Arrietak koordinatuta, hainbat bertsolari eta historialariren testuak biltzen ditu. Bertan jasotzen dira emakume bertsolarien ekarpenak gaiaren inguruan, baita hainbat ikertzailerenak. Maia-len Lujanbiok bere aportazioa eta tartea du liburuan. Iñaki Arrieta Renoko Unibertsitateko Euskal Liburutegiko zuzendaria da.

Center for Basque Studiesen web gunean edo Amazonen aurki daiteke, Amerika, Erresuma Batua eta Europa osora bidaltzen dute.