Elizatxo ikastolak bat egin du Euronet 50/50 proiektuarekin

Energia aurrezteko plangintza bat diseinatu dute eta talde eragile bat dagoeneko lanean ari da Elizatxon. /  MARÍA
Energia aurrezteko plangintza bat diseinatu dute eta talde eragile bat dagoeneko lanean ari da Elizatxon. / MARÍA

Esperientzia aintzindaria da Hernanin eta asmoa da etorkizunean beste ikastetxe batzuetara zabaltzea

MARÍA CORTÉS HERNANI.

Elizatxo Ikastolan elkartu ziren atzo Euronet 50/50 programa aurkezteko, hain zuzen, energia aurrezteko ekimen baten berri emateko. «Europar Batasuneko ekimena da eta horren helburu nagusia eraikin publikoetan energia aurreztea da. Hernaniko Udala duela bi urte hasi zen Energia Plana lan-tzen, Europak energia jasangarriaren arloan 2030 urterako ezar- tzen dituen helburuak lortu nahian. Europar Batasunak, besteak beste, CO2 isuriak %40ean murriztea ezarri du helburu, eta erakunde publikoak ari gara planak lantzen helburu horiek lortzeko», azaldu zuen Mattin Aldaia zinegotziak.

Hernaniko Energia Planak hainbat arlo eta neurri aurreikusten ditu eta lehenengo fasea udal eraikinen energia kontsumoa aztertu eta hori murrizteko neurriak hartzea da. Eta hemen kokatzen da Euronet 50/50 ekimena. «Ikastetxe publikoen energiaren kontsumoaren fakturak Udalak ordaintzen ditu eta, programa honen bidez eta hezkuntza komunitatea inplikatuz, energiaren kon-tsumo arduratsu bat lortu nahi da», adierazi zuten atzo.

Ikastetxearen inplikazioa

Programa honetan parte hartzeko ardura hartu duen lehen ikastetxea Hernanin Elizatxo Ikastola izan da. «Esperientzia aintzindaria izango da eta gure asmoa da etorkizunean beste ikastetxe batzuetara zabaltzea da», jakinarazi zuen Luis Intxauspe alkateak.

Euronet 50/50ren oinarria da energiaren kontsumo arduratsu bat egitea eta hori lortzeko bi elementuz baliatzen da: ingurumena zain- tzearen beharrarekiko sentsibilizazioa eta pizgarri ekonomikoak.

Honela, Elizatxo Ikastolak eta Udalak elkarlanean, energia aurrezteko plangintza bat diseinatu dute eta ikastetxeak hori gauzatzeko ardura hartu du. Neurri horiek behar bezala aplikatzen ari direla egiazta- tzeko talde eragile bat osatu dute eta dagoeneko lanean ari dira. «Ikasturtearen amaieran ikusiko da zenbat energia aurreztu duen ikastetxeak eta energia horren aurrezki ekonomikoaren erdia ikastetxeari emango digu Udalak», eta ikastetxeko zuzendariak, Guren Elu, azaldu zuen bezala, «energia aurrez dezaten motibatzea da programa horren helburua, ikastetxeak onura ekonomiko bat ere baduelako beste ekimen batzuetan inbertitzeko».

 

Fotos

Vídeos