Egun osoko festa egin zuen Dobera Euskara Elkarteak mende laurdena ospatzeko

Aurreko larunbatean ospatu zuen Doberak 25. urteurrena./
Aurreko larunbatean ospatu zuen Doberak 25. urteurrena.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO HERNANI.

Mende laurdena ondo ospatzeko, egun osoko festa egin zuen Dobera Euskara Elkarteak aurreko asteburuan. Festa horretan izan ziren elkartearen sortzaileetako batzuk, eta urte guzti hauetan bidelagun izan dituen herritarrak.

Aurrena, jolasak, marrazki tailerra eta aurpegiak margotzeko txokoa izan zituzten gozagarri gaztetxoenek. Eta ondoren, sortzaileetako sei omendu zituzten: Iñaki Marko, Amaia Miner, Eulali Aranburu, Jokin Nazabal, Juan Mari Jalon eta Luzi Kasko igo ziren Tilosetako kioskora, lore-sorta eta esker ona jasotzera.

Hernaniko Bertso Eskolako kideek, bertsoak eskaini zizkieten; eta Ttarlako dantzariek, aurreskua. Eta Koro Etxeberria kultura zinegotziak, berriz, oroigarria eman zion Doberari, Udalaren eskutik eta herritar guztien izenean. Eta buka- tzeko, kantu-bazkari eder baten bueltan borobildu zuten festa, Xalaparta elkartean.

Doberak eskerrak eman nahi izan zizkien egun berezia ospatzera gerturatu ziren guztiei.

 

Fotos

Vídeos