Hernani
Egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango da Martindegiko sanferminetanOstiralean hasi ziren auzoko festak eta astelehenera bitartean, kirola, musika eta bestelako ekintzak izango dira protagonistak
Urtero bezala, sanjoanak eta gero, sanferminak ospatzen dira, kasu honetan, Martindegi auzoan. Giro ederra espero da lau eguneko festan, eta prest dira auzotarrak, gozatu, eta inguratzen direnei gozarazteko.
Jaiak ostiralean hasi ziren eguerdiko kalejirarekin. Arratsalde partean, Andoni Magoa bere 'Desorekatua' ikuskizuna eskaini zuen. LIV Tiro Karabina lehiaketa ere ospatu zen: gero haurrentzako puzgarriak, tortila jasotzea, herri kirolak, sagardo dastaketa....
Larunbateko ekintzak
Ondo pasatzeko gogoakin iritsiko dira Martindegiko auzotarrak asteburura. Programazioaren barruan, larunbat goizean, 10:30ean, 'Mobida' ospatuko da, auzoko etxeetara urteroko bisita txikitilarien laguntzarekin. Eguerdian, 13:00etan, goiko aristian oroigarri xume bat 'gure artean ez daudenentzat'. Tturko familiari eskertza, «ematen diguten harreragatik». Eta 14:30ean, auzo bazkaria.
Arratsaldean, 18:00etan, apar festa Laket tabernak antolatuta. Eta zezen mekanikoa ere. 19:30etan berriz, arratsaldeko dantzaldi saioa 3ttu erromeria taldearekin. Gauean, 22:30ean hasita, zaldi dema: Hernaniko Inaxio Zerain eta Zumaiako 'Etxetxo'. Jarraian dantzaldia 3ttu taldearekin. Ondoren, Martindegi festetako platano dantza lehiaketa xelebrea.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.