Bloody Brotherhood, Meltdown eta Liher taldeen kontzertuak, bihar Biterin

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO HERNANI.

Hiru talderen kontzertua izango da bihar, larunbata, Biteriko areto nagusian, gaueko 21:00etan. Disko berria aurkeztuko dute Bloody Brotherhood eta Meltdown talde hernaniarrek, eta Liher taldea gonbidatu dute, haiekin. Kontzertuak gabonetako ekintzen programazioaren barruan antolatu dira. Izan ere, «herriko musika taldeei tokia egin nahi izan zaie», adierazi zuten arduradunek.

Bloody Brotherhood taldea Hernin sortutako Old school Death metal taldea da. Bertan parte hartzen dute : Juan Anza (bateria), Imanol Aramburu (gitarra eta ahotsa) eta Alberto Camps (baxua eta ahotsa). Bestalde, Meltdown post-metalcore taldea da, Hernanin sortu zen 2013an. Julen Sarasua (ahotsa), ikel Amundarain (gitarra), Julen Aduriz (gitarra), Bittor Herrero (bateria) eta Pablo Ferreras (baxua) osa-tzen dute. Bukatzeko, Liher igoko da eszenatokira, 2015ean Donostian sortutako taldea da.

 

Fotos

Vídeos