Borrar

Hernani

Bizilagunak ekimena ekainak 1ean eta bazkariak kalean ere ospatuko dira

El Diario Vasco

hernani.

Jueves, 22 de mayo 2025, 20:41

Bizilagunak ekimena, orain arte, elkarteratzea azaroan burutu da. Urteek emandakoari errepasoa eginez, egunaren antolakuntza berritzeko komeni dela ematen du, presentzia eta indarra galdu ez dezan, Hernanin ikusgarriagoa izan daitezen, eta baita ere eguraldi epelagoan ospa dezan.

Gogoeta egina, zera erabaki da: Alde batetik, Bizilagunak eguna ekainak 1ean, igandean, ospatzea, eta, bestaldetik, bazkariak kalean egiteko aukera zabaltzea, jardunaldia ikusgarriagoa bihurtuz, herriko espazio publikoan ere presentzia izatea. Aukera da; aldi berean etxean egiteko betiko ohitura mantenduko da, eta etxeko giroan bazkaltzea nahiago duten familiek edota lagunek beti bezala antolatuko dira. Kanpoaldean elkartzeko gunea Udaletxeko arkupeetakoa da. Familiak edota lagunen taldeak bikotean antolatuko dira, betiko lez, aurrez-aurreko formulari eusten. Baina mahaiak espazio amankomunean egonda, harreman eta solasaldiak zabaltzeko aukera izango da, baita plater eta zapore ezberdinen trukatzea ere.

Parte-hartzeko epea irekia dago jada, https://sosracismogipuzkoa.org/bizilagunak/ bidez edo zuzenean AMHERen egoitzean (Florida 28 zenbakiko Kulturarteko Plaza Feministan).

Urte batzuk pasa dira Bizilagunak ekimena ospatzen hasi zenetik. Denbora horretan, bertako eta Hernanira etorritako hamarnaka familia eta adiskideak mahai baten inguruan elkartu dira, jakiak partekartzeaz gain, esperientziak eta bizipenak konpartituz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bizilagunak ekimena ekainak 1ean eta bazkariak kalean ere ospatuko dira