EH Bilduren ustez «garraio publikoa bermatu eta hobetu behar da, ez murriztu»

DV HERNANI.

Azken hilabeteetan sindikatuek, autobus langileek, eragile sozialek, ehunka herritarrek eta hainbat alderdi politikoek, horien artean EH Bilduk, PNV eta PSEk, Buruntzaldeako autobus zerbitzuetan egin nahi zituzten murrizketak salatu dituzte. «Bada EAJ-PNV eta PSE-PSOEk beraien eskuineko politika atzerakoiarekin tematu eta pasa den irailaren 27an argitaratutako iragarkian Hernani-Donostia autobus zerbitzuan sekulako murrizketak egingo dituztela azaldu zuten. Izan ere, urtarriletik aurrera zentzugabekeri hau martxan jarri nahi dute: G1 autobusean, -Aietekoa hain zuzen ere-, astegunetan zerbitzua %40an murrizten dute. Hau da, autobusen maiztasuna gaur egun 15 minuturo bada, ordu gehienetan 30 minutura izatera pasako da», adierazi dute EH Bildutik. Gainera, «larunbatetan egoera larriagoa da oraindik eta murrizketa %50ekoa da. Azkenik, igandetan zerbitzua % 30ean gutxitu nahi dute eta goizeko 12:00ak arte ordura autobus bakarra izango da. Antzeko egoeran aurkituko da Andoaingo autobusa».

Honen guztiaren aurrean, EH Bilduk «basatikeri hau» gogor salatu nahi izan du. «Foru Aldundia zuzentzen dituzten EAJ-PNV eta PSE-PSOEri gogoratu nahi diegu zerbitzu publiko bati buruz ari garela eta, beraz, herritarren interesak interes ekonomikoen gainetik jarri behar direla. Gainera zerbitzu publikoak murrizteak, autobusak murrizteak, premia handiena dituzten herritarrak kaltetzen ditu, gazteak, ikasleak, gizon eta emakume langileak, pentsionistak... batez ere», diote EH Bildutik.

Bermatu eta hobetu

EH Bilduren ustez, «garraio publikoa bermatu eta hobetu behar da, ez murriztu. Garraio publikoaren aldeko apustua egiten ari da Europa osoan, hori da bidea eta ez PSOE eta EAJ-PNVek hartu duten murrizketen bidea. Aldi berean, eskertu eta goraipatu nahi dugu azken hilabetetan autobus erabiltzaileek eta autobus enpresetako langileek burutu izan dituzten mobilizazioak eta protestak. Denontzat ereduak izan dira eta herri mobilizazioekin jarraituz ziur gaude iragarri diren murrizketak bertan behera geratu daitezkeela», eta horretarako «gure ahalegin guztia jarriko dugu murrizketa hauek salatzeko eta geldiarazteko».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos