EH Bilduk bi batzar ireki antolatu ditu datorren legealdiaren arira

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO HERNANI.

Hasi du Hernaniko EH Bilduk 2019-2023 legealdirako lehentasunak finkatzeko prozesua. Herritarrekin batera eta arloka egingo du hori, aurreko urteetan bezala. Bi batzar ireki egingo dira ondorengo hilabeteetan, lehenengoa hilaren 15ean legealdi honetarako prestatu zen Herri Programaren balantzea egiteko, eta bigarrena, 2019ko otsailaren 9an, hurrengo legealdikoa adosteko.

Lehen pausua 2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduk aurkeztu zuen Herri Programaren balorazioa eta diagnosia izango da. Horretarako, «duela lau urte egindako programa hartan ageri ziren proposamenen azterketa egiten ari da gai bakoitzeko lan talde bat», adierazi dute.

Beraz, datorren larunbatean, hilaren 15ean, herri batzar bat egingo da goizeko 9:00etan Andre kaleko bilgunean, talde horien balorazioa ezagutu eta lau urteotan egindako lana hausnar- tzeko. «Oinarri horiekin hasiko gara hurrengo lau urtetarako programa finkatzen: Lan talde bakoitzak 2019-2023 datorren legealdirako proposamenak egingo ditu; eta otsailaren 9an bigarren batzarra burutuko da proposamenak aztertu, eztabaidatu eta ateratako ondorioekin, Herri Programa osatzeko», azaldu dute EH Bildutik.

Arduradunek jakinarazi dute «edonork parte hartu dezake Hernani hobetzeko EH Bilduk hurrengo lau urtetarako izango dituen lehentasunak erabaki- tzeko orduan...», eta Herri Programa lantzen ari direnek deia luzatzen diete herritarrei prozesuan parte hartu dezaten. Honela, datorren larunbatean, hilak 15, hitzordua goizeko 9:00etan izango da, «hernaniarrek euren iritziak eman eta Hernani hobe- tzeko proposamenak egiteko aukera bikaina izanik».

 

Fotos

Vídeos