Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Hernani

Bihar larunbata izango da Hernanin Euskaraldiaren ekitaldi nagusia

El Diario Vasco

hernani.

Jueves, 8 de mayo 2025, 20:08

Euskaraldiaren ekitaldi nagusia bihar izango da Hernanin. 12:30ean Tilosetan (Atsegindegin euria egingo balu) Euskaraldiaren aurkezpen laburra (Ahobizi eta Belarripresten bisitarekin) egingo da. Hamaikakoaren aurkezpena ere egingo da. Giro oso polita izango da eta bertan Hernaniko Aldapeko Basque Latin Jazz taldearen kontzertutxoa ikusteko aukera egongo da. Pentsionistek txistorra postua jarriko dute, eta tortilarena Institutuko ikasleen eskutik. Txapa banaketa eta arropa salmenta postua egongo da. Bestalde, gaur 'Badator Euskaraldia!', Hezkuntza Plataformaren eskutik, ikastetxeetako haurrek ekintzak goizean zehar egingo dituzte. Ereñotzun txangoa euskaraz egingo dute eta, plazatik abiatuta, Akolara joango dira.

Hernanin 125 entitatek har-tzen dute parte Euskaraldian eta 1.200 lagun. Herriko eragile eta auzo elkarteak txapa banaketa eta informazio postuak jarri dituzte herrian zehar eta, horri esker, auzoetara zabaltzeko aukera izan dute. «Ekitaldietan ere, eragileen laguntza eta parte hartzea goraipatu nahiko genuke. Beraiekin eta beraiei esker antolatu ditugu ekitaldiak».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bihar larunbata izango da Hernanin Euskaraldiaren ekitaldi nagusia