Bideogintzan trebatu eta sare sozialetarako edukiak sortzen ikasteko bi ikastaro

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO HERNANI.

Udalak bi ikastaro eskainiko ditu Biterin bideogintzan trebatu eta sare sozialetarako edukiak sortzen ikasteko. Hernani Erabaki parte-hartze aurrekontuetan nerabeentzako kultur eskaintza osatzea erabaki zen. Hori dela eta, Iturola Elkarlan Sorguneko kide diren Ta Puntu kooperatibako kideek bi ikastaro egingo dituzte KZ Gunean. «Lehengoa 12 eta 14 urtekoentzat da eta bideoak sortzen ikastera bideratua dago. Guztira lau saio izango dira uztailaren 19, 20, 23 eta 24ean, 11:00etatik 13:00etara», azaldu dute antolatzaileek. Izen ematea Biterin egin daiteke ostiralera arte. Ikastaroak 10 euroko prezioa du, baina saio guztietan parte hartzen duen gazteari osorik itzuliko zaio matrikula-tasa. Bigarren ikastaroa 15 eta 17 urte bitartekoei bideratua dago, sare sozialetan eduki ikusgarriak sortzeko. Uztailaren 25etik 27ra goizeko 11:00etatik 13:00etara. Prezioa 5 eurokoa da, baina hemen ere bai, saio guztietan parte hartuz gero doakoa izango da. Izen ematea, Biterin.

Pilota

Buruntzaldea Txapelketaren barruan, gaur kadeteetan Oiartzabal-Albeniz II (Hernani) / Eizagirre -Beristain (Getaria) eta Aranburu-Elgerresta (Oiarpe) / Jara-Lasa (Hernani), eta nagusietan, Cisneros-Arizmendi (Hernani) / Ezeiza-Arrate (Gazteleku).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos