Hernani
Bidea Herritar Taldeak bihar batzar orokorra egingo du Burujabetzen EtxeanSecciones
Servicios
Destacamos
Hernani
Bidea Herritar Taldeak bihar batzar orokorra egingo du Burujabetzen EtxeanJ. F. M.
HERNANI.
Martes, 28 de enero 2025, 20:43
Bihar osteguna Bidea Herritar Taldeak batzar orokorra egingo du. Hirugarren urtea da herritarrekin hitzordu hau antolatzen dutela.
Hernani Burujabek hiru erpin dituen heinean (ekonomikoa, administratiboa eta herritarra) «garrantzitsua da burujabetzaren aldeko pedagogia egin eta komunitate indartsua izatea», Bidearen helburuetako bat delako sakontasun politikoa eta ikuspegi estrategikoa ematea Hernani Burujaberi. Batzarra alderdi horietan zentratzeko aukera izango da.
Hernani Burujaberen baitako eragileak urte osoko planifikazio prozesuan murgilduta daude, eta horrek ahalbidetzen du herritarrei pauso bakoitzean parte hartzeko ateak zabaltzea. Batzarra horren parte ere bada, Bidea herritar taldearen gardentasun ariketa bat eta elkarlanean ekiteko bilera.
Hortaz, bihar egingo den batzarrean argituko da zertan lanean diharduen herritar taldeak, orain artekoaz zein ondorio atera dituen eta aurrera begirako estrategia zein den. Hurbilduko diren herritarren parte hartzea ere bermatuko da. Gauzak horrela, bihar 18:30ean izango da Bidea taldearen hitzordua Burujabetzen Etxean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Despliegue de guasa e ironía por febrero en Santoña
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.