Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Hernani

Bertan behera geratu da Javier Yanguasen hitzaldia Biterin

Udalak 65 urtetik gorakoentzat prestatutako ekintzak hurrengo asteazkenean hasiko dituzte

M. C.

HERNANI.

Lunes, 30 de junio 2025, 20:27

Javier Yanguas psikologian doktoreak hitzaldia eskaini behar zuen Biterin gaur, baina arrazoi pertsonalak direla medio bertan behera geratu da. Udalak 65 urtetik gorakoentzat prestatutako ekintzak hurrengo asteazkenean hasiko dira.

Aurtengo udan ere 65 urtetik gorakoentzat doako jarduerak antolatu ditu Hernaniko Udalak. Momentuz uztaileko jarduerak argitaratu dituzte, eta gaurko ezik, gainontzeko jarduerek aurrera jarraitzen dute, eta horietan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurretik izena ematea, nahikoa da egunean bertaratzearekin eta doakoak dira. .

Datorren astean, bigarren ekintza Sagarreta Natur Taldearekin elkarlanean antolatu da. Hernaniko parke eta auzoetako zuhaitzak lanaren egileekin, Hernaniko zuhaitz bereziak ezagutzeko ibilaldia izango da. Bi ordu inguruko iraupena izango du (Atsegindegi, 10:00etan).

Musika saioan, berriz, Ixiar Gurmendi izango da protagonista, uztailak 23an, Biterin 11:00etan. Hilaren 16an eta 30ean jolasen txanda izango da. 16an, Garagunean bingoa izango da (10:00etan) eta 30ean, Goiz Eguzkin kanpoko jolasak (10:00etan).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertan behera geratu da Javier Yanguasen hitzaldia Biterin