Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du irailean Hernanin

Irailaren 6an eskainiko du Lertxundik bere kontzertua Hernanin./
Irailaren 6an eskainiko du Lertxundik bere kontzertua Hernanin.

Sarrerak salgai daude, aurrez 15 eurotan eta lehiatilan, 18

MARÍA CORTÉSHERNANI.

Benito Lertxundi kantari oriotarrak kontzertua emango du irailaren 6an, gaueko 22:00etan, Hernaniko kiroldegian. Jadanik sarrerak salgai daude (www.entradium.com).

'Ospakizun gauean' da bere ibilbidean jartzen duen mugarri berria, hamar kantuz osatutako diskoa. Urrian plazaratuko du, bainan ohitura duen moduan jada eskaintzen ari da bere kontzertuetan. «Zuzenean lagun dituen musikariekin grabatu ditu kantuok; desikastearen beharraz, herri menderatuaren oldar askatzaileaz, edota senaren ahotsari arreta jartzeaz ari zaizkigun kantuak, Jorge Bucay argentinarraren edo Fernando Pessoaren imaginarioan biltzera garamatzatenak, hala nola, Jon Maia bertsolariak Terranovatik ekarritako kantu bat ere partekatu nahi izan du. 'Ospakizun gauean' Benito Lertxundirekin, non bere kanturik ezagun eta hunkigarrienak ere eskainiko dituen», azaldu dute antolatzaileek.