Borrar

Barrenetxeak lehenengo partida irabazi zuen Sagadoaren txapelketan

El Diario Vasco

HERNANI.

Jueves, 1 de mayo 2025, 20:12

Sagardoaren Txapelketan ez zen itzalaldirik izan astelehenean eta erremontari izarrek Galarreta argitu zuten erraz ahaztuko ez den lehenengo jardunaldian. Jardunaldia ez zen bertan behera geratu eta bi partida ikusgarri ikusi ziren Galarretan.

Egunak Euskal Herriko hainbat eta hainbat puntu argindarrik gabe utzi zuen itzalaldiak markatu zuen; izan ere, zalantzan izan zen neurketa jokatuko zuten ala ez, baina, azkenean, Oriamendi 2010eko eta EITBko langileek egindako lan bikainari esker, jokatu egin ahal izan zuten.

Lehenengo partidan Aldabe eta Barrenetxea bikoteak 2-1 (13-15, 15-4 eta 8-3) lortu zuten garaipena Ansa eta Zubiriren aurka. Beraz, hiru puntu batu zituen Oialume Zar sagardotegiak eta bakarra Aburuzak.

Bigarren partidak antzekotasun handia izan zuen. Hemen ere urdinek irabazi zuten, Ezkurrak eta Juaneneak, 2-1 (12-15, 15-6 eta 8-5) Segurola eta Azpirozen aurka. Bereziartuak hiru puntu ditu sailkapenean eta Alorreneak puntua lortu zuen.

Bi partidek joera berdina izan zuten. Lehenengo set berdindu eta gorrien garaipen baten ondoren, urdinak jaun eta jabe izan ziren ondorengo bi setetan.

Urdinek oso ondo ekin diote partidari, eta, lehenengo jokoan, alde esanguratsuak erdietsi zituzten; 11-6koan, ematen zuen lehen joko hori ia erabakita zegoela, baina Ansa II.a eta Zubiri (urnietarrak eta goizuetarrak Aburuza sagardotegia ordezkatzen dute, eta Gorka Izagirre dute kapitain) suspertu egin ziren, eta, 13na berdinduta, jokoaren azken bi tantoak egin zituzten, eta 15-13 gailendu ziren.

Hala ere, Ansa II.ak eta Zubirik ezin izan zioten erritmo horri eutsi, eta bigarren jokoan Aldabek eta Barrenetxeak ez zieten aukerarik eman. Kemen Aldabe oso trebe ibili zen erremate batzuetan, eta Endika Barrenetxeak, partida osoan, min handia egin zuen sakea baliatuta. Bigarren jokoa 4-15 amaitu zen, eta horrek ondo baino hobeto islatu zuen kantxan zer ikusi zen, eta hirugarren jokoan ere hobeto aritu ziren Aldabe eta Barrenetxea IV.a; azkenean, 3-8 bukatu zen joko erabakigarria.

Jardunaldiko beste partidan, Ezkurra II.ak eta Juaneneak lehenengo jokoa galdu zuten, 15-12, baina bigarrenean 6-15 erraz nagusitu ziren; hirugarren jokoan, alegia, joko erabakigarrian, 5-8 gailendu zitzaizkien aurkariei.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Barrenetxeak lehenengo partida irabazi zuen Sagadoaren txapelketan