Borrar

Hernani

Balantxa baserria izango da aurtengo omendua San Ixidro Egunean

El Diario Vasco

HERNANI.

Sábado, 10 de mayo 2025, 21:02

Maiatzaren 15ean, San Ixidro Eguna ospatuko da, alegia: Baserritarren Eguna. Hori dela eta, aurten ere baserri-giroak hartuko du Hernaniko erdigunea: Pala eta eskuzko pilota partidak, herri-kirolak, bertsolariak... Ateri bada, Ezkiaga pasealekuan izango dira ekintza guztiak. Euria eginez gero omenaldia, bertsolariak eta herri kirolak udaletxeko arkupean eramango dira aurrera.

Urtero, egun hori baliatzen du Udalak Hernaniko baserritarrak omentzeko. Aurtengoan, Antziola auzoan dagoen Balantxa baserrikoak izango dira omenaldia jasoko dutenak.

Emakumezkoen goi mailako pala partida izango da eguneko saioetako bat. Bi bikote izango dira aurrez aurre: Amaia Irazustabarrena eta Ane Kerejeta batetik, Enara Macicior eta Maider Mendizabalen kontra. Omenaldia eguerdiko 12:00tan izango da eta ondoren, gizonezkoen binakako eskuzko partida izango da: Apaolaza-Altuna eta Iturbe-Lizeaga. Baserritarren bazkaria ere izango da aurte eta Goiz Eguzkin ospatuko da.

Eguna borobiltzeko, Biteri Kultur Etxean Eukalyptus lana emango du Jon Ander Urrestik. Sarrerak, ohiko moduan, online edo Biteri Kultur Etxean bertan eskuratu ahal izango dira. Arratsaldeko 7:00etan hasiko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Balantxa baserria izango da aurtengo omendua San Ixidro Egunean