Bakailao Asteko Pintxo Lehiaketan parte hartzeko epea asteazkenean amaitzen da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO HERNANI.

Bueltan izango da beste urte batez Hernaniko Bakailao Astea. Aurten urriaren 8tik 21era antolatu dute, eta beste hainbat ekintzaren artean, ez da faltako Tabernen Arteko Pintxo Lehiaketa ere. Bertan parte hartzeko, orain dute izena emateko aukera herriko tabernek. Irekita dago jada eta irailaren 12ra arte daukate epea. Hiru bide jarri dituzte aukeran, izena emateko, inskripzioa ordaintzeko eta edozein zalantza argitzeko: Biteriko turismo informazio puntuan, 943 33 70 28 telefonoan, edo turismoa@hernani.eus helbide elektronikoan. Bulegoan zein telefonoz egiteko, astelehenetik ostiralera izan behar da, goizeko 8:00etatik 15:00etara bitartean. Berriak elkarteko bazkide direnek, gainera, elkarteko telefonoan ere egin dezakete (943 333049).

Jatetxeei gonbitea

Antolatzaileek gonbitea luzatu diete herriko taberna guztiei lehiaketan parte hartzeko; eta jatetxeei, bi aste horietan bakailua jartzeko menuan edo kartan. Horretarako ere, «orain eman behar dute izena», adierazi dute Bakailao Asteko arduradunek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos