'Baietz Hernanik!' erronkari, gero arte

Urte osoan zehar 1.118 erronkalarik eman dute izena amaitu berri den egitasmoan. /  JUANFER
Urte osoan zehar 1.118 erronkalarik eman dute izena amaitu berri den egitasmoan. / JUANFER

MARÍA CORTÉS HERNANI.

'Baietz Hernanik!' erronkari bukaera emateko, azken festa ospatu zuen Euskara Ari Du taldeak, duela egun batzuk Biterin. Kilimak taldearen musika edota Asier Kidam magia izan zituzten gozagarri, besteak beste. Kultur Etxeko festa Miren Gojenolak zuzendu zuen, eta Irati Sarasua eta Aitor Altuna izan ziren bidelagun aurkezle lanetan. Horrez gain, Zirkuko Asier Kidam magoa, Kilimak musika taldea eta Zigor DZ disko jartzaileak hartu zuten parte bertan.

Uste baino azkarrago pasa da urtea, eta Euskara Ari Du elkarteak 'Baietz Hernanik!' erronkari bukaera eman dio. Dena den, egitasmoak aurrera segiko duela iragarri zuten arduradunek. Baina festa honekin «eskerrak eman zitzaizkien urte osoan zehar izena emandako 1.118 erronkalariri eta izenik eman gabe ere parte hartu duten herritarrei. Pozik gaude, mezua hernaniarrengana iritsi delako», adierazi zuten.