Hernani
Ave Maria parkea kultur eszenatoki bilakatuko dute beste urte batezDatorren astean hasiko dute Uda Parkean egitasmoaren edizio berria, hilaren 18tik 26ra
Kulturgune bilakatuko da aurten ere Ave Maria parkea. Uda Parkean egitasmoaren edizio berria datorren astean hasiko da; hain zuzen, uztailaren 18tik 26ra. Bertan, dantza, musika, antzerkia, zirkua, pailazoak, ariketa fisikoa eta haurrentzako jolasek hartuko dute Ave Maria.
Publicidad
Aurtengoan, beste egun bat gehiago mantenduko dute Ave Maria parkea kulturgune gisa. Hain zuzen ere, DantzPoint zirkuitua iritsiko baita lehenengoz Hernanira, hilaren 18an. Egun horretan hiru DJ ariko dira zuzenean: Tom Karobi, Santech eta Bitter Ama. Saioak 18:00etatik 00:00etara izango dira.
Adin guztientzako moduko egitaraua osatzeko egiten den ahalegina azpimarratu nahi izan dute arduradunek. «Familia osoarentzako moduko eskaintza egiten ahalegintzen gara urtero», baita arte disziplina ezberdinei tokia egiteko». Gainera, beste urteetan bezala, bertan afaltzeko aukera egongo da.
Egitaraua jasotzeko, gaurtik
Uda Parkean egitasmoaren egitaraua jasotzeko aukera izango dute gaurtik aurrera hernaniarrek herrian zehar banatutako hamar gunetan, bai herrigunean baita auzoetan: Biteri kultur etxean; Euskararen Faktorian (Larramendi, 11); Haur, Nerabe eta Gazteria sailean (Aristizabal, 7); Hernaniko zerbitzu sozialetan (Sandiusterri, 1); HHZ-Herritarrentzako Harrera Zerbitzuan (Udaletxea); Kulturarteko Plaza Feministan (Florida, 28); Osasun Etxean; Udal Kiroldegian; Zikuñagako libgunean eta Ereñotzuko Auzo Udalean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión