Aurtengo Txalaparta Festaren jaialdi nagusia gaur arratsaldean ospatuko da

Txalaparta Festaren ekitaldi nagusia gaur izango da. / MARÍA
Txalaparta Festaren ekitaldi nagusia gaur izango da. / MARÍA

DV HERNANI.

Asteburu honetan 33garren Txalaparta Festa ospatzen ari da Hernanin. Atzo hasi zen Joseba Zuaznabarren oroimenez egindako bideo proiekzioarekin Biterin eta jarraian Bihotz taldearen 'Norabide Guztiak' emanaldia estreinatu zen.

Baina egun haundia gaurkoa izango da. Goizean, 12:00etan, txalaparta saio librea, Musika Eskolako alboka, dultzaina, trikitixa eta txistu taldeak kale-bueltan. Ondoren, herri bazkaria. Arratsaldean berriz, 17:00etan, Txalaparta Jaialdi Nagusia,Bertso Eskolako bertsolariak, Saustako Zuaznabaztarrak, Erbetegi-Etxeberriko Goikoetxeatarrak eta Joseba Zuaznabarren oroimenez bideo proiekzioa. Eta segidan, Gipuzkoatik, Errenteria Musikal txalaparta taldea; Bizkaitik, Ekai-Txa taldea; Arabatik, Kolpez Kolpe txalaparta taldea; Nafarroatik, Iruñako Taketan taldea; Lapurditik, Txomin eta Ortzi; ea Hernaniko Ttakun Ttan Ttakun eskolako txalaparta taldea. Gero, txalapoteoa 20:00etan, Ander García Santestebanen eskutik eta Txalaparta Party Aparta, 23:00etan, Gaztetxean.