San Antonio jaien azken bi egunak ospatuko dira, gaur eta bihar, Ereñotzun

HERNANI.

Ereñotzun San Antonio jaiak ospatzen ari dira egun hauetan eta gaur goizean, 11:00etatik 13:00etara, puzgarriak egongo dira frontoian. Arratsaldean berriz, bola eta toka, 16:30etatik 18:00etara, Hernaniko Bola Txapelketaren hasiera hain zuzne. Eta 18:00etan, Funbox Factory bizikleta Freestyle erakustaldia futbol zelaian. Amaitzeko, 20:00etatik 21:00etara eta 00:30etatik goizaldera arte, Laiotz taldearekin parranda.

Bihar berriz, goizean goizetik txistulariak arituko dira eta sagardo dastaketa ez da faltako. Eta arratsaldean, aizkolariak eta bertsolariak. Jaiei amaiera emateko, errifaren zozketa egin eta suziriak jaurtiko dira.