Hernani
Alokairua ordaintzeko dirulaguntzen behin-behineko ebazpenaHamargarren urtez, Hernaniko Udalak etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzeko dirulaguntzen deialdia bideratu du, eta 210.000 euroko diru partida erabiliko du horretarako.
Izena emateko epea irailaren 30ean bukatu zen, eta diruz lagunduko diren alokairu-gastuak 2024ko urtarriletik abendura bitartekoak izango dira.
Deialdi honetan aurrekoan baino 5 eskaera gutxiago izan dira: Guztira 86 eskari jaso dira. Gazteen eskariak 29 izan dira, eta 36 urtetik gorakoenak, 57.
Behin eskari guztiak aztertuta, behin-behineko ebazpena onartu eta argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Ondorioz, udaletxean alegazioak egiteko azken eguna ostegunean, hilak 6, izango da, eta onuradunek justifikazio dokumentuak erregistratzeko azken eguna hilaren 24a.