Borrar
Gudarien plazan egin zuten aurreneko topaketa albokari, panderojole eta albokazaleek. MARÍA
Alboka doinuak, herriko txokoetan

Alboka doinuak, herriko txokoetan

Alboka Topaketa ospatu zen asteburuan eta herriko nahiz kanpoko musikariak elkartu ziren 24garren aldiz

MARÍA CORTÉS dvhernani@gmail.com

HERNANI.

Martes, 17 de octubre 2017, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Herriko eta inguruko albokariak topatu ziren herrian pasa den asteburuan, 24garren aldiz, Alboka rien Topaketan. Giro ederrean ospatu zituzten antolatutako ekin-tzak, horien artean, larunbateko egun osoko festa.

Udaletxeko arkupeetan egin zuten aurreneko topaketa goizean eta pare bat kanta jo ondoren, Kaxkoan zehar egin zuten kale buelta albokari, panderojole eta albokazaleek. Ondoren, eguerdian, zita nagusia Tilosetan izan zen, hain zuzen, Albokaldian. Han eskaini zuten emanaldia Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroatik etorritako albokari taldeek. Bertan izango da, baita ere, alboka egileen azoka. Bazkaltzeko Santa Bárbaran elkartu ziren eta arratsaldez, kale buelta errepikatu zuten.

Aurtengo topaketa ondo amai-tzeko, igandean, Bidaia taldearen kontzertua izan zen Milagrosa kaperan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios