Borrar
Beste urte batez Korrika herritik pasatuko da.
Goizaldean, 2:00ak aldera, iritsiko da Korrikaren aurtengo edizioa Urnietara

Goizaldean, 2:00ak aldera, iritsiko da Korrikaren aurtengo edizioa Urnietara

El Diario Vasco

URNIETA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Viernes, 12 de abril 2019, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Korrika gaur goizaldean, 2:00ak aldera, iritsiko da Urnietara. Euskararen alde egiten den ekimen erraldoiak bere 21.edizioa ospatuko du aurten 'Klika' lelotzat hartuta, izan ere, «klik egiterakoan aukeratu egiten da, eta horixe bera egiten da, euskaraz ikasi, hitz egin edo bizitzeko hautua egiten denean ere», adierazi dute arduradunek.

Pasa den apirilaren 4ean Garesen abiatu eta Gasteizen amaituko da igandean. Hernanitik iritsiko da Korrika, urnietarrek lekukoa Mandazubiko biribilgunean hartuko dutelarik. Herrigunean sartu ostean, Goi-medi tabernatik igarota San Juan plazarainoko aldapa igoko da, bertatik Arantzubira joateko. Ondoren, anbulategi zaharraren atzeko partetik pasa ostean, Salestarretara doan aldapan jarraituko du ibilbidea Andoaineruntz.

Korrika txikia

Motorrak berotzen hasteko, gaur ekimen ugari izango dira Korrikaren inguruan. Goizeko 11:30ean Korrika Txikiari hasiera emango zaio Goi-Mendi tabernaren bidegurutzean. Ibilbidea San Joan plazan amaituko da lekukoa Egapeko eta Magaleko lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen eskuetatik igaro ondoren. Segidan, 12:00ak aldera, bertsoak eskainiko dituzte Egapeko eta Magaleko ikasleek Udaletxeko balkoitik. Korrikaren manifestua ere irakurriko dute eta ekitaldia aurtengo abestiarekin prestatu duten koreografia dantzatuz amaituko da. Plazan AEK-aren postua ere han jarriko da.

Arratsaldeko 19:00etan berriz, Kantu-Jirari hasiera emango zaio herria musikaz eta kantuez alaitu eta animatu asmoz. Eta gaueko 21:30ean azkenik, afaria antolatuko da Oianumeko sagardotegian nahi duen ororentzat. Afariak 25 euro balioko ditu, eta interesa dutenek, afarira joan ahal izateko eskuratu behar diren txartelak eros ditzakete Oianume jatetxean, Kantoi tabernan, Bikain okindegian eta Urnietako AEK-n. Behin afaria amaituta, Urnietako bertso eskolako ikasleen eskutik bertsoak entzuteko aukera izango da. Egun ederra gauzatuko da gaur Urnietan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios