Festa giro ederra Santio eguna ospatzeko

Jai giroa izan zen atzo protagonista Astigarragako patroiaren egunean. / MARÍA
Jai giroa izan zen atzo protagonista Astigarragako patroiaren egunean. / MARÍA

Txu-Txu trenarekin batera, bestelako ekintzak izan ziren atzo patroiaren omenez

MARÍA CORTÉSASTIGARRAGA.

Egun handia izan zen atzokoa herrian, Santio egunean. Hori horrela, egitarau zabala prestatu zen patroiaren eguna ospatzeko. Etxeko txikienek ondo aprobetxatu zuten eguna. Haurrentzako jolasak antolatu ziren Pelotari kalean eta Kart eta Quad pistak ere izan ziren ikastolan. Gainera, aurten lehen aldiz, Txu -Txu trena herrian barrena ibili zen, egun osoan zehar.

Urtero bezala, eguerdian, Udalbatzak Foru Plazan soka-dantza dantzatu zuen eta bestelako ekintzak ere ez ziren falta: Mariatxien kalejira, toka eta bolo txapelketak, euskal dantza erakustaldia, erromeria, bertso saioak...

Santa Ana

Gaur denetarik izango da ere, Santiotan, Santa Ana eguna ospatzeko. Goizean goizetik Iturengo Joaldunek esnatuko dute herria trikitilariekin, eta eguerdira arte izango dira rockodromoa eta tirolina, umeentzat; eta sagardo dastaketa, ber tsolariak edota kale ikuskizuna, besteak beste.

Eta nola ez, herri bazkariek segida izango dute, gaur ere bai: Santa Anakoa eta Elkartasunekoa izango dira, musikariek girotua. Arra tsal dean festak jarraituko du apar festarekin, txarangarekin, herri kirol jaialdiarekin, sokamutur txikiarekin eta hegaluze eta Gernikako piperren parrilladarekin. Gauean, Santa Ana eguna ondo bukatzeko, musika nagusituko da herriko hainbat puntuetan.