Borrar
Urnietako Rally Digilaren sarituak.
Fernando Anzaren argazki bilduma izan zen onena Urnietako Rally Digitalean

Fernando Anzaren argazki bilduma izan zen onena Urnietako Rally Digitalean

Urnietako Udalak argazki rallyko bilduma eta argazki onenen sariak banatu zituen duela gutxi Lekaion

El Diario Vasco

URNIETA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Sábado, 29 de junio 2019, 00:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urnietako Argazki Rally-aren sari banaketa duela egun batzuk burutu zen Lekaio Kultur Etxean. 30 pertsonek hartu dute parte autengo edizioan, hauetatik 24 urnietarrak izan dira, horietatik zazpik 14 urte azpiko kategorian hartu dute parte.

Sarituen lanekin eta partaide bakoitzaren argazki batekin erakusketa ezarri da Lekaion. Sari banaketa ekitaldian partaide guztien lan guztiekin egindako bideo bat ere proiektatu zen.

David Rosco Kultura zinegotziak eman zizkien sariak kategoria bakoitzeko irabazleei eta aurtengo Argazki Bilduma onenaren lehen saria Fernando Anzarentzat izan zen. Bigarrena berriz, Leire Mansorentzat.

Urnietarren artean, Argazki Bildumaren lehen saria ere Leire Mansorentzat izan zen. Eta bigarrena, Amaia Lorenzorentzat. Argazki onenaren lehen saria Nora Lekionarentzat izan zen eta bigarren argazki onena, Marian Martinentzat.

14 urtetik behera

Bestalde, 14 urte arteko kategorian ere sariak banatu ziren, hain zuzen, hiru argazki bilduma onenei. Lehen saria Markel Regillagarentzat izan zen, bigarrena Eneko Garcíarentzat eta hirugarrena Maren Iparragirrerentzat.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios