'Euskaraldia' prestatzen hasteko bilera gaur izango da Lekaion

URNIETA.

Herritarrak aktibatuta, hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko helburuz gauzatuko da 'Euskaraldia' ekimena, azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan. Egitasmo hau hainbat euskaltzale elkartek urteetan zehar landu duten 'Euskarak 365 egun' lan ildoaren baitan kokatzen da eta Urnietak ere parte hartu nahi du bidaia honetan. Izan ere, «guztiok daukagu zeresana eta zeregina euskararen erabilera areagotu dadin», adierazi dute antolatzaileek.

Herriko elkarte eta eragile desberdinei gonbidapena luzatu ostean, aste honetan ospatu da batzar ireki bat ekimenaren gaineko informazioa emateko. Orain, lanean hasteko, Urnietako Euskaraldiaren Batzordea sortu nahi da, eta, horretarako, gaur, hilak 12, bilera berri bat egingo da 19:30etan Lekaio kultur etxeko areto nagusian.

Beraz, «Euskaraldian parte hartzera eta bilerara joatera animatzen dira herritar guztiak», diote antolatzaileek.

Alkate Txikiak

Aurreko astean burutu zen San Miel jaietako Alkate Txikiak erabakitzeko zozketa. Antolatu zen hitzorduan izan ziren Udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoetako ordezkariak eta haiek izan zuten izenak ateratzeko ardura.

Aurtengo jaietako hautatuak Telmo Rioja Pasaban eta Lide Labaka Salas izan dira. Eta, ordezko alkate txikiak eta errege desfilerako alkate txikiak, berriz, Martín Segurado Erauskin eta Naroa Roy Etxaniz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos