Euskadiko podcast topagune handiena ospatuko da Urnietan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO URNIETA.

Euskadiko podcast topagune handiena 'EuskalPod 2019' ospatuko da Urnietan, larunbatean, bigarren urtez jarraian. «Podcast-ak grabaturiko irratsaioak dira, ondoren internet bidez emititzen direnak», adierazi dute antolatzaileek.

Aurtengo edizioak zinema, telesailak, teknologia, komikiak edo umorea bezalako gaiak landuko dituzten zazpi saio eskainiko ditu. Ekitaldia Lekaio kultur etxean gauzatuko da 11:00etatik 20:00etara.

Saioen eta entzuleen arteko erlazioa estutzea, sortzaileen arteko harremana indartzea eta podcasting-a eta bere kontsumoa sustatzea dira jardunaldiaren helburu nagusiak ekimenaren sustatzaile nagusietako bat den Iñigo Sendinoren arabera. «Pixkanaka podcasting-aren kultura finkatuz doa Euskadin, eta horrek entzuleen kopuruak gora egin izana eta proiektu berriak sortu izana eragin du», azaldu du, gainera «saio berriak sortzeko eta ezagutzera emateko balio duela jardunaldiak».

Podcast-ak zuzenean grabatuta sortzaileen sekretuak agerian geratuko dira, izan ere, normalean, beraien etxeetan edo espazio pribatuetan grabatzen dituzte. Eta egunero entzuten dituzten ahotsei aurpegia jartzea ere harrigarria izango da entzuleentzat».

EH Bildu Urnietan

Maiatzaren 26ko Udal Hauteskundetarako duen zerrenda aurkeztuko du Urnietako EH Bilduk, gaur 19:00etan, Idiazabal kaleko egoitzan. Gainera, lokal hori ofizialki inauguratuko du EH Bilduk jarraitzaileen aurrean.