Erregeak bihar arratsaldean iritsiko dira Urnietara Lobera baserritik

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO URNIETA.

Hiru Errege Magoei bihar egingo zaie harrera Urnietan. Herrian zain izango dira guztiak karameloak bildu eta beraiekin egoteko. Urtero bezala, 16etatik 17:30etara harrera San Migel elizan izango da. Haurrekin argazkiak egin eta gutunak jaso- tzeko aukera egongo da bertan. Ondoren, 18ak aldera, desfilea Lobera baserritik abiatuko da. Beraz, haur guztiak Erratzuko zubira hurbiltzera animatzen da. Amaitzeko, 19etan, Errege Magoek Urnietako 0 eta 6 urte arteko haur guztiei oparitxo bat banatuko diete, Udaletxe azpiko arkupeetan.