Emakume aizkolariek txapelketa egin dute Usurbilen

Emakume aizkolariek txapelketa egin dute Usurbilen
P. Martínez

Maika Ariztegi eta Nerea Sorondo nafarrek eta Santa Sousa brasildarrak jokatu dituzte saioak

Harrijasotzaile txapelketa egin dute lehenago, baina lehenengo aldia da EAEko emakume aizkolariek lehiaketa antolatu dutela. Maika Ariztegi eta Nerea Sorondo nafarrek eta Santa Sousa brasildarrak jokatu dituzte saioak. Harri-jasotzean ere izan da lehia.

Eguerdiko 12:00etan ekin diote lehiari herriko plazan. Harrijasotzaileak izan dira lehenak. Idoia Etxeberria, Karmele Gisasola eta Julia Martinez izan dira parte-hartzaileak. Arratsaldeko 19:00etan, azkenik, segalarien txanda helduko da: Alatzne Etxaburua, Alaitz Imaz eta Eli Txertudik hartuko dute parte.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos