CIFP Usurbil LHII – 50. URTEURRENA
Miércoles, 2 de julio 2025, 12:30
Usurbil, 2025eko ekainaren 30a.
CIFP Usurbil Lanbide Heziketako Institutu Integratuak bere 50. urteurrena ospatuko du datorren ekainaren 30ean, eta urteurren biribil hau baliatu nahi du hezkuntzari, berrikuntzari eta eskualdeko garapen sozioekonomikoari egindako ekarpena nabarmentzeko. Egun osoko egitaraua antolatu da, eta ekitaldi instituzionalak zein esperientzia partekatzeko uneek osatuko dute ospakizuna.

Egitaraua
1. Bisita Gidatua (11:30 - 12:30)
Parte-hartzaileek aukera izango dute eskola barruko instalazio berritzaileak ezagutzeko, hala nola:
-
Energia Berriztagarrien arloko Bikaintasun Sarearen baitako proiektuak,
-
Mekanika arloko berrikuntza teknologikoak,
-
Interaktibitatearen alorrean pauso berriak ematen dituen Aula Interaktiboa,
-
Gaitasun teknikoak eta zeharkako gaitasunak aldi berean lantzeko erabiltzen diren esperientzia pedagogikoak
2. Ekitaldi instituzionala (12:30 - 13:30)
Ekitaldia hiru ataletan banatuko da:
-
Agintarien agurra, non parte hartuko duten: ● Agurtzane Solabarrieta Mesa, Usurbilgo alkatea ● Begoña Pedrosa Lobato, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua
-
«50 urte, 50 kontakizun» izeneko mahai-ingurua, eskolako ibilbidea osatu duten hainbat zuzendariren testigantzekin: Patxi Vaquerizo, Anton Zubiaurre, Mari Carmen Marín, Arantxa Vitoria eta Iñaki Mujika.
-
«Gaurtik etorkizunera begira» hitzaldia, Isidro Zaldua Unanue, Zubieta Lanbide Eskolako zuzendariaren eskutik.
3. Lunch girotua (14:00etan)
Topaketa informala, parte-hartzaile guztien arteko elkartrukerako espazio modura.

50 urteko ibilbidearen balioa
Eskolaren sustraiak 1975. urtean jarri ziren, Aguinagako parrokia-lokaletan lehen tailerrak martxan jarri zituzten irakasle eta bizilagun talde batek. Baliabide urriekin baina ilusioz, inguruko enpresen laguntzarekin abiatutako ekimen hura, gaur egun, erreferente bihurtu da berrikuntza pedagogiko eta teknologikoan.
Eskolak gizartearen eta industriaren beharrei erantzuten dien prestakuntza eskaintzen du, enpresekin elkarlanean, nazioarteko proiektuetan parte hartuz eta ikaskuntza aktiboa sustatzen duten espazio eta metodologiekin. Gaur egun ere, prestakuntza duina eta kalitatezkoa eskaintzen jarraitzen du, etorkizuneko erronkei aurre egiteko gai izango diren pertsona trebe eta konprometituak prestatuz.
Datorren ikasturtea irudi berritua estreinatuz hasiko badugu ere, duela 50 urteko espiritu berari eutsiz jarraituko dugu lanean.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.