Bihar zabalduko da Jabetze Eskolako ikastaroetan parte hartzeko epea

HERNANI.

Urte berriarekin batera, laster hasiko dira Jabetze Eskolak ere, beste urte batez. Izen ematea bihar, urtarrilak 7, hasiko da. Hainbat ikastaro antolatu dira negurako: 'Gure gorputzaren jabe!', 'Harreman parekideak eta tratu onekoak' eta 'Mindfulness edo momentuan presente egotea'. Gainera, eskalada tailerra ere egingo da maiatzatik ekainera. Martxan dauden ikastaroetan, batukada feminista eta munduko emakumeen literatura, izena eman daiteke ere.

Izena emateko, Udal Berdintasun Arloan, Plaza Feministan (Aristizabal kalea 7, behea) edo berdintasuna@hernani.eus.