Belar bolak egiteko laguntzak jasotzeko eskaerak, irailetik aurrera

URNIETA.

Nekazari eta baserritarrei belar bolak egiteko diru-laguntzak ematea onartu du Urnietako Udalak Behemendi elkarteak eginiko eskaerari erantzunez. «Aurreko urteetan bezala, diru laguntza osoa 6.000 eurokoa izango da gehienez, belar bola bakoitzeko gehienez 2,20 euro ordainduko direlarik. Lagutza horiek Behemendi elkartearen bidez banatuko dira, eta beraz, interesa duten baserritarrek eskaera elkarteari egin beharko diote iraila aurretik», azaldu dute arduradunek.

Aurreko urteetan (2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017 hurrenez hurren), 2.312, 2.564, 3.415, 1.949 eta 1.952 belar bola egin ziren Urnietan (belar berdea eta belar lehorra kontuan hartuta). Belar bola kopuru horrekin, iaz adibidez, 4.294 eurokoa izan zen Udalak emaniko laguntza. Aurten, belar bola kopuru antzekoa egitea espero da.

Zerbitzu honen bidez, urtean behin behintzat herriko belardiak makina bidez moztea ahalbidetzen da mantenuan eta ingurumenari dagokionean ageriko onurak lortuz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos