Bapo Kantari kantu afaria egingo dute gaur Petritegin

ASTIGARRAGA.

Bapo afaldu eta bertsotan eta kantuan aritzeko aukera aparta egongo da gaur, 20:00etan, ospatuko den VI Bapo Kantari ekimenean. Norberto Almandoz musika eskolak eta Astigarragako Herri Eskolako irakasle, ikasle eta guraso talde batek martxan jarritako ekintza honetan Aitor Mendiluze eta Haritz Mujika bertsolariak egongo dira Petritegi sagardoteagian ospatuko den afarian.

Omenaldia

Urtero bezala, 80 urtetik gorako astigartarrei omenaldia egingo zaie bihar. Gure Izarra Elkarteak Udalaren babesarekin antolatuta, aurtengo hau XXXIV edizioa izango da.

Txirriskla taldeko txistularien dianarekin hasiko da eguna. Ondoren, 11:30etan, txaranga. Ekitaldi nagusia, 80 urtetik gorako astigartarrei omenaldia, 12:45etan hasiko da Txomiñenea frontoiean, bertan ospatuko baita meza. Ondoren, Aiztondo abesbatzaren eta Astigar taldeko dantzarien emanaldia izango da. Eguerdian berriz, bazkaria, opariak eta soinu emanaldia Gure Izarran.