Borrar

Buruntzaldea

Bakardade ez hautatuaren inguruko galdetegia

El Diario Vasco

USURBIL.

Jueves, 27 de marzo 2025, 20:11

Herritarrek bakardade ez hautatuaren inguruan duten pertzeptzioa jaso nahi du Usurbilgo Udalak, eta galdetegi bat prestatu du horretarako. Zaintza ekosistemaren lanketatik sortu da gaia aztertzeko beharra, eta lehenengo urratsa herritarren ikuspuntua jasotzea izango da. Galdetegiak anonimoak izango dira, eta Internet bidez edo paperean erantzun ahal izango dira: etxez etxe banatuko da, Udalberri aldizkariarekin batera. Papereko erantzunak herriko hainbat udal-ekipamendutan eta merkataritza lokaletan utzi ahal izango dira, apirilaren 16ra bitartean.

Galdetegiak uzteko kutxen kokapena: udaletxea, Potxoenea, kiroldegia, Emakumeon Etxea, osasun zentroa, Artzabal, Opil Goxo, Otar-Goxo, Kaffa kafetegian, Laurok, Arruti harategia, Aginagako eta Santueneako jubilatuen elkarteak, Egurtzegiko taberna, Zubietako Alamandegi taberna, Esnaola janari denda.

Herrian auzo-zaintza proiektu bat martxan jartzeko asmoa du Udalak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bakardade ez hautatuaren inguruko galdetegia