Borrar

Buruntzaldea

Atzerritartasun gaietarako doako aholkularitza juridikoa

El Diario Vasco

USURBIL.

Miércoles, 19 de marzo 2025, 19:53

Usurbilgo Udalak atzerritartasun gaietarako aholkularitza juridiko zerbitzu bat jarri du martxan, SOS Arrazakeria gobernuz kanpoko erakundearekin hitzarmena sinatuta. Hala, doako aholkularitza juridikoa eskainiko da, lehenengo ostiraletan, 15:00etatik 19:00etara, udaletxean. Hitzordua hartu behar da aurrez: adiaz@usurbil.eus / 943 37 71 12.

Harrera integrazio-prozesuaren lehenengo fasea da, Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak nabarmendu duenez, eta lehentasunezkotzat du udalak: «Harrera komunitate batera iristen diren pertsonen akonpainamendua da, herritar berritzat aitortzeaz gain, beren eskubideak eta betebeharrak modu efektiboan eskuratu eta gauzatu ditzaten. Alde horretatik, funtsezkoa da ingurune instituzional, sozial eta administratibo berria ezagutzea, helburu horretarako jarritako baliabide eta zerbitzu espezifikoen bidez». Solaberrietak gogoratu duenez, horretarako hainbat ekimen jarri dira martxan azken hilabete eta urteetan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Atzerritartasun gaietarako doako aholkularitza juridikoa