Asztigazte lehiaketan parte hartzeko epea gaur amaitzen da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ASTIGARRAGA.

12 eta 18 urte bitarteko Asztigazte lehiaketara lanak aurkezteko epea gaur amaitzen da. Lehiaketa honen bigarren edizioa izango da eta oraingoan lanak familia gaiaren ingurukoak izan behar dute. Gainera, bi berrikuntza emango dira: Gipuzkoako gazte guztei zuzentzen da -aurrekoan bakarrik Buruntzaldekoei zegoen zuzenduta- eta bi sari izango dira kategoria bakoitzean -aurrekoan sari bakarra kategoria bakoitzean-.

Lehiaketarako lanak bakarka edo taldeka aurkeztu daitezke. Azkeneko aukera honen kasuan, taldekideetatik bat Gipuzkoakoa izatea nahikoa da parte hartu ahal izateko, baina kide guztiak adin-tarte berdinekoak izan beharko dute. Eta nahiz bakarka, nahiz taldeka, ezingo da lan bat baino gehiago aurkeztu. Lanak Astigarragako Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira.

Idazlan bat eta horri lotutako irudi bat aurkeztu beharko da. Gainera, parte hartzen duten lanen artetik, epaimahaiak adin tarte bakoitzerako aurkeratu dituen hiru lan hoberenenak ahozko aurkezpena egin beharko dute hauen egileek. Lehiaketa eta adin tarte bakoitzerako ondorengo sariak emango dira: 12-14 urteentzako lehen saria 150 eurokoa eta bigarrena, 50 eurokoa. Eta 15-18 urte bitartekoentzat, 300 euroko saria irabazlearentzat, eta 100 euro, bigarrenarentzat.

Liburu Azoka

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko liburuen azoka gaur eta bihar jarraituko du Joseba Barandiaran plazan, 10:00etatik 13:00etara. Salgai jarriko dira liburuak kopuru txiki baten truke: 0,50 euro liburuko eta hiru 1 eurotan. Biltzen den dirua Grezian eta Etiopian martxan diren Zaporeak proiektuak laguntzeko erabiliko dira.