Borrar

Astigarragako Udalak Gazte Plana idatziko du, herriko gazteekin elkarlanean

Jueves, 2 de mayo 2019, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udalak gazteei zuzenduriko politiken inguruko hausnarketa egin ondoren, azken 30 urtetan eguneratu gabe egon baita, orain urrats bat eman nahi dute eta Gazte plana idazteari ekingo diote. Helburua «Astigarragako gazteen iritzi eta ekarpenak jasoko dituen plangintza lantzea da. Udalarekin elkarlanean arituz, gazteak dauzkaten kezka eta erronkei erantzun egokiak ematea», adierazi dute arduradunek

Udalak dituen baliabideei egokitutako plana izango da, eta plan horrek jasoko dituen ekintzak garatzeko epealdiak zehaztuko dira. Beraz, instituzio arteko elkarlana bultzatuko da gazteen beharrak asetzeko administrazioaren esku dagoena burutzeko. Horrela, 12-18 urte, 18-24urte eta 24-35urte bitarteko gazteen taldeek dituzten behar bereziei emango zaie erantzuna.

Horretarako, Aztiker soziologia ikergunearen eskutik, talde lanerako espazioak sortuko ditu Udalak, alde bakoitzaren interesen ikuspegi zehatzetik eta gai bakoitzaren inguruko ikuspegi desberdinak mahai gaineratuz, talde, komunitate eta identitate ikuspegia kontuan hartuz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios