Astigarragako Herri Eskolako ikasleek goiza alaitu zuten Korrika Txikiarekin

Astigarragan, Herri Eskolako haurrak atera ziren atzo ttipi-ttapa Korrikaren alde. /  JUANFER
Astigarragan, Herri Eskolako haurrak atera ziren atzo ttipi-ttapa Korrikaren alde. / JUANFER

Ikastetxetik abiatu ziren 11:30ean eta Ergobia aldera jo ondoren, Kako ingurutik egin zuten buelta, lekukoa eskuz ezku pasatuz

MARÍA CORTÉS ASTIGARRAGA.

Astigarragako Herri Eskolako neska-mutilek ospatu zuten atzo goizean Korrika Txikia, beste herrietan egin zen bezala. Herrian 11:30ean ikastetxetik abiatu ziren Herri Eskolako ikasleak; handik Ergobia aldera joan ziren, eta Kako ingurutik egin zuten buelta, lekukoa eskuz eskuz pasa ondoren, ikastolara bueltatzeko. Adin guztietan, txikienetatik handienetara, gozatu ahal izan zen 21. Korrikaz atzo.

Goiza bukatuta, hainbat jarduera antolatu zituzten atzo arratsalderako, herria euskararen aldeko lasterketa giroan sartzeko. Laiotz taldeak jarri zion erritmoa Korrika iritsi aurretiko orduei, 19:30ean hasita Joseba Barandiaran plazan eman zuen emanaldiarekin. Eta ondoren, 21:30ean, kantu-afaria egin zuten, leku berean. Korrika pasata ere, Laiotzek jarraitu zuen herria girotzen.