Santiagomendi eta ekialdeko mugarrietaz gozatzeko aukera egongo da gaur
Astigarragako inguruak ezagutzeko bisita gidatua prestatu da goizeko 9:30ean, Murgia jauregitik abiatuta
MARÍA CORTÉS
astigarraga.
Larunbata, 3 iraila 2022, 00:01
Eskualdeko 6 udalerrietako ondare natural eta kulturala ezagutzeko antolatu diren ibilaldi gidatuen barruan, gaur Astigarragaren txanda iritsi da azkenik.
'Santiagomendi eta ekialdeko mugarriak' doako bisita gidatua egiteko aukera egongo da. «Mugarik gabeko bistaz gozatzeko aukera izango da, landaguneko eta gizatiartutako lurraldeak uztartzen diren ibilbide zirkular honetan. Irteera gidatu hauek bertakoentzat eta bisitarientzat interesgarriak izan daitezke», adierazi dute arduradunek.
Bisita doakoa izango da eta bisitaren iraupena 4 ordukoa, hau da, 9:30tatik 13:30tara. Gogoratu, aldez aurretik erreserbatu behar zela parte hartzeko donostialdea@behemendi.eus helbide elektronikora idatziz edo 656-70.52.43 telefonora deituz.
Irteera gidatu hauek bertakoentzat eta bisitarientzat interesgarriak izan daitezke. Udan honetan zehar 6irteera gidatu eskaini dituzte Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilen.