Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Astigarraga

Sagardun partzuergoan gerente lanpostua betetzeko oposizio-lehiaketa

El Diario Vasco

astigarragA.

Miércoles, 16 de abril 2025, 19:55

Sagardun par-tzuergoak Sagardoetxea kudeatzen du, Astigarragako sagardoaren museoa. Gerente-lanpostua hutsik geratu da eta hori betetzeko oposizio-lehiaketa abian jarri da. Apirilaren 1ean argitaratu ziren deialdia eta oinarriak GAOn eta beraz, apirilaren 2tik maiatzaren 5era (biak barne) aurkeztu ahal izango dira hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak.

Partzuergoa Astigarragako Udalera atxikita dagoenez gerentearen lanpostua betetzeko prozesuaren ardura Udalaren gain geratu da.

Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek dagokion eskabidea aurkeztu beharko dute, Astigarragako Sagardoetxearen eta Udaleko webguneetan aurki daitekeen eredu normalizatuaren arabera. Eskabideak Astigarragako Udalean aurkeztu behar dira, telematikoki edo aurrez-aurre erregistroan. Aurkezteko epea zabalik egongo da maiatzaren 5era arte.

Hauek dira hautagaiek bete beharreko baldintzetako ba-tzuk: 16 urtetik gorakoa izatea; lizentziatura, diplomatura edo graduko unibertsitate-titulua izatea; ingeleseko edo frantseseko B2 maila izatea; eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko euskararen C2 maila edo baliokidea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sagardun partzuergoan gerente lanpostua betetzeko oposizio-lehiaketa